2012/05/30

EUSKAL HERRIKO MINTZA EGUNA, SANTURTZIN!!

Badator aurtengo Euskal Herriko Mintza Eguna! Ekainaren 2an ospatuko da Santurtzin. Egun osoko plana izango da, mintza-bazkaria tarteko eta jada izena emateko epea zabaldu da.

EUSKAL HERRIKO MINTZA EGUNA

NOIZ: Ekainak 2, larunbata
NON: Santurtziko portuan
EGITARAUA: 
11:00 Harrera eta hamaiketakoa, portuan
12:00 Bisita gidatua / Ume eta gurasolagunentzat jolasak
Euskal Herriko Mintza Eguna 2011, Elizondon
13:30 Kalejira poteoa
14:30 Bazkaria Gernika Parkean
16:30 Sari banaketa
17:00 Erromeria “Aldatz” taldearekin
20:00 Kantu-triki-poteoa

 
... eta sorpresa gehiago! 



 
Bazkari txartelak erosteko:
Menua 20 euroren truke: : Oilasko paella, txahal -masailak txanpiñoi eta patatak pariseko erara , postrea, kafea + erromeria .
Txartelak eskuratzeko: mintzalagun@gmail.com helbidera mezu bat bidali maiatzaren 21a baino lehen, zure izen-abizenak, helbide elektronikoa eta telefonoa zehaztuz.
Gure konfirmazio-erantzunaren ostean, Gasteizko Mintzalagunaren kontuan egin beharko duzu ordainketa.
Umeentzako menua
ere egongo da, 10€ .
Zeliako eta barazkijaleentzat menu berezia egongo da; nahi duenak hala eskatu dezake heldua edo haurra den argi zehaztuz.

ADI!! Behin dirua sartuta, ez da itzulpenik egingo.

Santurtzira lineako autobusean joango gara.
IRTEERA: 9:00etan Gasteizko autobus geltokitik (Bilbon metroa hartuko dugu Santurtziraino)
BUELTA: 19.00etan Bilboko autobus geltokitik (18:15ean Santurtzitik irtengo ginateke)



Info+: mintzalagun@gmail.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada