Iñaki Martinez de Luna
Itxaropena:
Esan dezakegu euskarak baduela etorkizun itxaropentsua Araban,
2012-2013 ikasturtean 636 pertsona Mintzalagun programan parte hartzen
ari direla ikusita; horietako 502k Gasteizen dihardute.
Kopurua:
Multzo hori garrantzitsua da tamainaz, eta, gainera, urtez urte ari da
hazten. Aurrera begira ere, Gasteizko programaren ardura duen GEU
elkarteak aurreikuspen baikorra egiten du hurrengo ikasturterako, 700
bat lagunek izena ematea espero du-eta.
Ekimenaren bestelako onurak:
Kopuruz inportantzia handia ez ezik, ekimen horrek baditu zifretan
kalkulatzerik ez dagoen bestelako onurak ere. Bai trebatu nahi duen
lagun horientzat, baita euskararen komunitatearentzat ere.
Adibidez,
taldeetara bildu arte elkarrekin ezagutzen ez zuten euskaldunak
harremanetan jartzea. Edo, aurretik elkar ezagutu bai, baina ordura arte
erdaraz erlazionatzen ziren horiek hortik aurrera euskaraz elkarrekin
jardutea. Baliteke ere taldekide batzuk, astez asteko saioen poderioz,
programa bukaerarako adiskide bilakatzea; edo, zergatik ez, bikote
osatzea. Harreman-osatze eta -trinkotze hori da hizkuntza bat
berreskuratzeko bidea. Eta, argi dago, euskaldun zalantzatia gaituago
bihurtzearena ere bai...